Sinbolo hexadezimal bakoitzeko, biten laukotea kalkulatu ahal izateko taula hau aintzakotzat hartu:
HexadezimalBitar_01.pas
Programa honek ez du jasotzen daturik teklatuaren bitartez. Karaktere-kateak diren zenbaki bitarrekin, eta karaktereak diren zenbaki hexadezimalekin lan egingo du.
FOR nagusi batek 10 aldiz errepikarazten du honako hau:
Hauxe da ariketari erantzuten dion HexadezimalBitar_01.pas iturburu-programa, non 10 aldiz cSinboloHexadezimala karakterearen baliotik sLaukoteBitarra karaktere-katea lortzen den.
- Random(16) funtzioa aplikatuz, zenbaki hexadezimal bat eskuratu.
- Eskuratutako zenbaki hexadezimal hori, karaktere bezala adierazi eta gorde cSinboloHexadezimala aldagaian.
- cSinboloHexadezimala karakterea den zenbaki hexadezimalari dagokion laukote bitarra lortu.
- Bilatzen den emaitza pantailaratu, hots, lau biteko zenbaki bitarra pantailaratu.
HexadezimalBitar_02.pas
Programa honek ez du jasotzen daturik teklatuaren bitartez, karaktere-kateak diren zenbaki bitarrekin eta zenbaki hexadezimalekin lan egingo du. Zenbaki hexadezimalen zifra kopuru maximoa 15 izango da. Ondorioz, zenbaki hexadezimal horien ordezkoak diren zenbaki bitarren bit kopuru maximoa 60 izango da (izan ere, 15x4=60 delako).Hauxe da ariketari erantzuten dion HexadezimalBitar_02.pas iturburu-programa, non 4 aldiz sZenbakiHexadezimala karaktere-katearen baliotik sEmaitzaBitarra karaktere-katea lortzen den.
FOR nagusi batek 4 aldiz errepikarazten du honako hau:
- Zenbaki hexadezimal baten zifra kopurua Random funtzioz eskuratu (gehienez 15 zifra, eta gutxienez zifra 1).
- Zenbaki hexadezimalak zenbat zifra ezaguna izanik, zenbaki hexadezimala lortu Random funtzioa berriro aplikatuz.
- Zenbaki hexadezimalaren ezkerretik hasita, bere zifra guztiak banan-banan prozesatu, zifra bakoitzari dagokion laukote bitarra lortuz.
- Lortu ahala laukote bitar guztiak metatuz joan zenbaki bitarra osatu arte.
- Emaitza den zenbaki bitarra pantailaratu.
- Zenbaki bitarraren eta hexadezimalaren neurriak hobeto antzemateko, erreferentzia bat idatzi da (unitateak adierazten dituzten 60 zifra, eta hamarrekoak adierazten dituzten 6 zifra).
HexadezimalBitar_03.pas
Programa honek karaktere-kateak diren zenbaki bitarrekin eta zenbaki hexadezimalekin lan egingo du. Programaren hasieran, zenbaki hexadezimala adierazten duen karaktere-kate bat jasotzen da teklatuaren bitartez.Hauxe da ariketari erantzuten dion HexadezimalBitar_03.pas iturburu-programa.
Zenbaki hexadezimala teklatuz irakurtzeko behar den karaktere-katearen luzera maximoa 10 izango da. Izan ere, zenbaki hexadezimalaren egitura hau izango da: gehienez 4 karaktere alde osorako, karaktere 1 punturako, eta gehienez 5 karaktere alde dezimalerako. Dena den, datua teklatuz irakurtzean txikiagoa izan daiteke, adibidez honako hau: F6.10A (zein alde osoan bi karaktere dituen eta alde dezimalean hiru).
Zenbaki hexadezimalaren ordaina izango den zenbaki bitarraren egitura berdintsua izango da: gehienez 4x4 karaktere alde osorako, karaktere 1 punturako, eta geheinez 5x4 karaktere alde dezimalerako, hots, zenbaki bitarrak gordetzeko 37 karaktereko katea beharko da.
Hauek dira programaren urratsak:
- Sarrerako datua teklatuz irakurri, zenbaki hexadezimala kate bezala irakurri. Urrats hau ez amaitu sarrerako datua egokia izan arte, honako hauek kontrolatu:
- Alde osoaren karaktere kopurua aproposa dela (gehienez 4).
- Alde dezimalaren karaktere kopurua aproposa dela (gehienez 5).
- Alde osoaren karaktereak egokiak direla (0-tik 9-ra eta A-tik F-ra).
- Alde dezimalaren karaktereak egokiak direla (0-tik 9-ra eta A-tik F-ra).
- Zenbaki hexadezimalaren alde osoaren katearekin lan eginez, karaktere bakoitzeko dagokion laukote bitarra kalkulatzen joan eta haien guztien metatua lortu.
- Zenbaki hexadezimalaren alde dezimalaren katearekin lan eginez, karaktere bakoitzeko dagokion laukote bitarra kalkulatzen joan eta haien guztien metatua lortu.
- Alde osoa eta alde dezimala elkartu.
- Emaitza den zenbaki bitarra pantailaratu.
- Zenbaki bitarraren eta hexadezimalaren neurriak hobeto antzemateko, erreferentzia bat idatzi da (unitateak adierazten dituzten 40 zifra, eta hamarrekoak adierazten dituzten 4 zifra).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina